Txina

tximinoTximinoak ere, armadaren parte

Pekindik gertu dagoen aire-base bat babesten laguntzeko, tximinoz osaturiko taldea sortu du Txinako armadak, talde berezia, hortaz. Aire-baseko hegazkinen pistetatik gertu ibiltzen diren txoriak uxatzea da tximino horien eginkizuna. Hegazti ugari bizi dira aire-baseko pisten inguruan, eta, ondorioz, arriskutsuak izan daitezke aireratu edo lurreratu behar duten hegazkinentzat, istripuak eragin ditzaketelako. Horrenbestez, pisten inguruan dauden zuhaitzetako habiak puskatu eta txoriak ohiltzeko trebatu dituzte tximinoak. Hala, istripuak saihestu ahal izango dituztela uste dute aire-baseko arduradunek. Bestelako bideak ere baliatu omen dituzte txoriak uxatzeko: txorimaloak, su-armak, su artifizialak… Baina tximinoak baino hoberik ez dute topatu. Horixe uste du, bederen, Txinako armadak, orain arteko datuei erreparatuta: tximino-saldoa lanean ipini dutenetik, 180 habia baino gehiago hautsi dituzte. Animaliak bakean uztea ez zen errazagoa izango?