Manez eta Kobreak, tradizioa eta oraina

belarrion

Kalakan taldea utzi, eta bakarkako bidea hasi du Thierry Biscaryk, Manez izen artistikoa hartuta. Manez eta Kobreak izena du proiektu berriak, metalezko tresnen talde batekin diharduelako: Ana Telletxea (ahotsa, eskusoinua, perkusioak), Fermin Garaikoetxea Mintxo (ahotsa, tronpeta, bonbardinoa), Vianney Desplantes (ahotsa, bonbardinoa), Bixente Etxegarai (ahotsa, tronpeta) eta Laura Etxegoihen (ahotsa, saxofoia). Thierry Biscaryk (ahotsa, perkusioak, moldaketak) musika tradizionala eta gaur egungo doinuak nahasi ditu Manez eta Kobreak (Kalapita Produkzioak) diskoa osatzeko, baina, azken batean, lan osoak hartu du kutsu herrikoia. Manezek sortu ditu doinu guztiak; hitzak, aldiz, beste batzuek egindakoak dira, hala nola, Uxue Alberdik, Jon Maiak, Xabier Euzkitzek, Itxaro Bordak, Aurelia Arkotxak eta Amets Arzallusek. Ipar Euskal Herriko barnealdeko ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizipenak kontatzen ditu, eta kantuek lurrarekin eta komunitatearekin duen harremana aipatzen dute.


urakenMIKEL URAKEN kantugile bizkaitarrak bakarlari izateari utzi dio, eta beste bi lagunekin batera kaleratu du, auzolanean, bere azken diskoa: Izaki bizidun berriak, Andoaingo Garate estudioan eta hiruko formatuan grabatua. David Tobal bateria jotzailea eta Gorka Pardo baxu jotzailea izan ditu alboan, eta Ander Barriusok hartu du zortzi abestiz osatutako diskoa ekoizteko ardura. Gorka Erostarbek, Gotzon Barandiaranek eta Aiert Goenagak idatzi dituzte abestien hitzak. Dagoeneko hasia da aurkezpen bira: hil honetan, 5ean, Tolosako Bonberenean eskainiko dute kontzertua, eta 18an Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean; ekainaren 2an, berriz, Laudioko Orbeko Etxean izango dira.

 

ametsetanAMETSETAN
En Tol Sarmiento
Baga-Biga, 2017

Hamabi urte gelditu gabe ibili ostean, beren aurpegirik naturalena erakusteko garaia heldu zaiela pentsatu dute ETSko taldekideek. Zorionekoak sentituta, energia hori islatu nahi izan dute proiektu honetan. Hala, azken lan hau desberdina da,  maila guztietan erakusten du taldearen funtsa. Proiektua bi zatitan banatuta dago: bata ETSren zuzenekoa, eta bestea taldearen bizitzaren inguruko dokumentala. Aurkezpen modura, taldearen ibilbidea azaltzen duen abesti bat ere sortu dute, izen berekoa, betiko freskotasunari eutsita.

brokenTXERTAKETA
Broken Brothers Brass Band
Gaztelupeko Hotsak, 2018

Iruñeko taldearen laugarren lana CD eta LP binilo euskarrietan kaleratu da. New Orleanseko gaur egungo taldeen hots kaletar eta jai girokoak oinarri, Agur Jaunak kantuarekin hasi eta bukatzen den lan honetan, DUT taldearen bertsio bat ere entzun daiteke jatorrizko abestien artean. Emanaldi sutsuak, berriz, funk, gospel edota jazz modernoz beteta daude, talde inprobisazioa oinarrizko ezaugarri dutelarik. Banda honen produktu guztietan bezala, Iruñerriko lekuko asko dira gonbidatuak. Azken batean, gauzak beste era batera pentsatzeko eta sentitzeko ate bat.