Nerea Arrien

Liburu batzuek nolabaiteko hutsuneak betetzen dituzte.
Gorputzeko zuloak betetzen ditu, adibidez, Alaine Agirren Odol mamituak liburuak. Suabe, zorrotz eta motz idatzita dago, idazteko belusezko labana erabili balu bezala.  Labankadaka irakurtzen da; ezinezkoa irakurketatik zaurituta ez ateratzea.
Amatasunaren parentesi arteko lekua bete du, berriz, Jasone Osororen 12etan bermuta narrazioak. Idazleak begirada berezia eskaintzen dio ama-alaben arteko erlazioari; krudel bezain samur.
Karea dauka Miren Agur Meaberen Itsaslabarreko etxea-k. Honek nostalgiaren zirrikituak estaltzen ditu. Nerabezaroko parajeetara bueltatu nahi duenarentzat, ezinbestekoa. Miren Agurren gozotasun, gordintasun eta kresal usaina aurkituko du, edonon.