Bideo jokoak aztergai, euskaraz

game

Euskal Herriko bideo jokoen industriako adituak, ikasleak eta jokalariak elkartuko ditu, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida aretoan, Jokoteknia Jardunaldiak, non, euskara hutsean ariko diren bideo jokoei buruz lehendabizikoz. Game Erauntsia komunitateak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatua, maiatzaren 12an egingo da. Goiz osoko jardunaldian, bost hitzaldi eta mahai-inguru bat egingo dituzte, hainbat gairen gainean mintzatzeko. Hala, Euskal Herriko joko industriaren eta jokozaleen inguruko diagnostikoa egiteaz gain, bertoko bide joko garatzaile eta jokalarien joerak aztertuko dituzte, gogoetari eta elkar ezagutzari leku eginda. Bertaratutako aditu eta arituen artean, euskarazko ekoizpenaren ikuspegia osatzen ere “saiatuko” ei dira. Doako jardunaldia da, baina komeni da aldez aurretik izena ematea, leku mugatua izango baitu. Izena emateko, baita jardunaldiaren egitaraua xehe-xehe ezagutzeko ere, jokoteknia.eus webgunera jo behar da.


bilkuraBURUJABETZA teknologikoa izango du hizpide IEB2018 Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatua, Donostiako Teknologia Elkartegian egingo da, maiatzaren 17an. Informatikari euskaldunak (softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari...) nahiz burujabetza teknologikoan interesa duen pertsona oro xede, hitzaldiz eta komunikazioz osaturiko egun osoko egitaraua izango du. Burujabetza teknologikorako bidean dauden beharrak antzematea izango da aurtengo jardunaldiaren helburua, “erronka honi heltzeko euskaldunon indarra neurtu, eta bide horretan aurrera egiteko harremanak” sortzeaz gain. Parte hartzeko, ez da matrikularik ordaindu behar, baina izena derrigor eman behar da; UEUren webgunean (www.ueu.eus) egin daiteke, maiatzaren 14a baino lehen. Bilkura amaitu ostean, Euskarazko Internet Eguna ospatuko dute, UEUk eta PuntuEus Fundazioak antolatutako ekitaldiarekin.

 

 

 

 

 

LABURREAN

txikiTXIKIPEDIA aurkeztu berri du Euskal Wikilarien Elkarteak: 8 eta 13 urte bitarteko umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea. Alegia, gaien, lexikoaren zein sintaxiaren aldetik, adin tarte horretara propio egokitutako entziklopedia, testu irakurterrazago eta ulergarriagoak izan ditzan. Edozeinek parte har dezake Txikipedian, bai artikuluak idatziz bai testuak aldatuz edo osatuz. Horretarako, baina, kontua ireki beharra dago. Era berean, euskal haurren parte hartzea ere sustatu nahi dute,  beren irakasleen laguntzarekin egiten badute.

mendiakCODESYNTAX enpresak iaz sortutako Mendiak aplikazio arrakastatsuak hazten jarraitzen du: orain, webgunea ere (Mendiak.eus) badu, eta iPhone bertsioa ere kaleratu du. Gainera, Android aplikazioan eguneratzeak egin ditu, eskaintza hobetzeko asmoz. Euskal Herriko mendien gaineko informazio praktikoa eskaintzen du Mendiak aplikazioak, bai eta mendizaleen ibiliak gordetzeko eta elkarbanatzeko aukera ere, euskaraz. Hori bai, kontuan hartu behar da zenbait funtzionalitate soilik aplikazioan daudela.