Arropa

plantxaGarbitu eta lisatzeko beharrik ez!

Ez zimurtzeaz gain, orbanak eta usain sarkorrak uxatzen dituen alkandora sortu dute. Valentziako (Herrialde Katalanak) Sepiia enpresak aurkeztu zuen, iragan otsailaren hondarrean, Bartzelonan eginiko Mobile World Congress kongresuan. Ur, olio, ardo edo kafe zetakak uxatzeaz gain, izerdi arrastorik ez ei du uzten alkandorak. Gainera, usainak ere aldentzen omen ditu, ehunaren bakterien aurkako hariei esker. Horrez gain, ez dago zertan lisatu, alkandoraren ehuna ez delako zimurtzen. Oraingoz, soilik gizonezkoentzako alkandora sortu du enpresak, baina badu bilduma zabaltzeko asmoa. Apirilean, esaterako, gizonezkoentzako kamisetak saltzen hasi nahi dute, eta irailean, berriz, emakumeen arropak. Probatu arte, ezin askorik esan; dena den, sortzaileek azaldu dutenez, askoz gutxiagotan garbitu eta lisatu beharko dira arropok. Garbigailuari eta lisaburdinarialergia” dietenentzat albiste ona izango da, ziurrenik. Baita, alafede, halako “alergiak” dituztenak aldamenean jasan behar dituzten hurkoentzat ere!