LABURREAN

hegoakURTARRILAREN 20tik 27ra bitartean burutuko da XI. Zinegoak, Bilboko Gailesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Zortzi egunez, beraz, 70 film baino gehiago eskainiko dituzte jaialdiaren atal ezberdinetan; tartean, Canneseko, Donostiako, Berlingo edota Veneziako zinemaldietan sarituriko hainbat lan: Xavier Dolanen Tom à la ferme, Margarita Albeloren Who's afraid of Vagina Wolf?, Alain Guiraudieren L'inconnu du lac... Era berean, Ventura Pons zuzendariaren azken lanaren, Ignasi M., estreinaldia eskainiko dute amaierako jaian. Filmez gain, lau antzezlan ere izango dira jaialdian.

DURANGOKO AZOKAN eginiko estreinaldiaren ostean, dagoeneko ikusgai da Dxusturi Teatroa taldearen Konpota obra. Phillipe Gaulier antzerkigile eta irakasleak idatzia eta Antton Lukuk itzulia, emakumea ardatz duen bakarrizketa da. Eneritz Artetxek jokatzen du, Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean. Euskarazko antzerki sorkuntza sustatzeko asmoz hainbat euskal konpainia eta antzokik elkarlanean abiatutako Zubi egitasmoari esker taularatu dute Konpota, eta hainbat tokitan ikusi ahal izango da aurrerantzean. Besteak beste, Amorebieta-Etxanon urtarrilaren 17an eta Elorrion otsailaren 14an.