Txina

autobideaAuto elektrikoak automatikoki kargatuko dituen autobidea egingo dute

Erregai fosilen erabilera murrizteko eta auto elektrikoena areagotzeko xedez, ibilbide osoan eguzki energia baliatuko duen autobidea zabalduko dute, 2022an, Txinan. Hangzhou eta Ningbo hirien artean, 161 kilometro luze izango da. Ibilbide osoan eguzki panelak jarriko dizkiote, auto elektrikoak automatikoki karga daitezen. Txinako Gobernuak erregai fosilak baliatzen dituzten autoak gutxitu nahi ditu, eta bide hori indartzeko balioko du autobide berriak. Aurretik ere hartu izan dituzte antzeko neurriak; esaterako, herrialdeko hainbat autobidetan auto elektrikoak kargatzeko guneak ezarri dituzte,  eta, iazko abenduan, eguzki panelez beteriko autobide zati bat ere zabaldu zuten, Jinan hirian. Kilometro bakarreko tartean ipini zituzten, baina zabaldu eta egun gutxira zenbait eguzki panel lapurtu zituzten. Ea autobide berriak emaitza hobea izaten duen!