Irakurmena

irakurriEuskaraz irakurtzea, zaila askorentzat

Elkar Fundazioak aztertu egin ditu, Siadeco Ikerketa Elkartearen bitartez, euskal herritarron ohiturak liburuak eta musika kontsumitzeko orduan. Euskal Herri osoan egin da ikerketa, 15 urtetik gorako euskal herritarren artean, 2.500 inkesta oinarri hartuta. Emaitzek ondorioztatu dute, beste gauza askoren artean, erdarazko liburuen kontsumoa (% 62,9) euskarazkoena (% 34,4) baino askoz handiagoa dela biztanleen aisialdian, baita elebidunak direnen artean ere. Hala, euskaraz irakurtzeko ohitura eta erraztasunik eza argudiatu dute galdetutakoen % 42,5ek. Datu hotzak etsigarriak dira, baina... ziur euskaraz leitzea hain zaila dela? Galdetu euskaltegiko irakasleei, euskarazko eskaintza zabalak edonori ematen dio eta gustukoa topatzeko aukera! Liburu potolo bat esku artean hartzeak nagia eragiten badu, zergatik ez hasi AIZU!ko irakurgai errazekin?