Zoriontasuna

helsinkiFinlandia, munduko herrialderik zoriontsuena

Nazio Batuen Erakundearen World Happines Report txostenaren arabera, Finlandia da, gaur-gaurkoz, munduko herrialderik zoriontsuena. Erakundeak hainbat aldagai aztertzen ditu, urtero, 156 herrialderen arteko sailkapena osatzeko, besteak beste: biztanleen bizi itxaropena, gizarte politikak, familien diru sarrerak edota ustelkeria (Corruption Perception Index delakoaren arabera, Finlandia da ustelkeria kasu gutxien dituen munduko hirugarren herrialdea, Zeelanda Berriaren eta Danimarkaren atzetik). Aurtengo berritasuna izan da txostenak 117 herrialdetan bizi diren migratzaileen ongizatea eta zoriontasuna ere neurtu dituela; bada, ikerketaren arabera, Finlandian bizi diren migratzaileak ere zoriontsuak dira. Norvegia eta Danimarka izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak,  hurrenez hurren. Ba ote du zerikusirik Europa osoan Finlandiak izatea baso gehien ?