Sariak

emojiZein ote 2018ko filmikkaskarrenak?

Oscar sariek urteko lanik onenak saritzen dituzten sasoi berean, Razzie sariek txarrenei egiten diete aitorpena. Horrexegatik, Hollywoodeko “antiOscar” izenez ere badira ezagunak Golden Raspberry Award fundazioak banatzen dituen “loreak”. 38. aldia bete duten honetan, The Emoji Movie animaziozko filma izan da irabazlea, lau kategoria hauetan nagusituta: pelikula, gidoi, zuzendari (Tony Leondis) eta aktore talde txarrenak. Emakumezko aktore txarrenaren saria Tyler Perryri eman diote, Tyler Perry’s Boo 2! A Madea Halloween filmean emakumezko baten rola jokatzean egindako lan kaskarrarengatik. Gizonezko aktore txarrenarena, berriz, Tom Cruisek jaso du, The Mummy filmean egindako lanarengatik. Kategoria gehiagotan ere banatu dituzte sariak, eta zenbait izen aski ezagunek eskuratu dituzte. Esaterako, Kim Basinger eta Mel Gibson izendatu dituzte taldeko emakumezko eta gizonezko aktorerik kaskarrenak. Emakumezkoen kontrako sexu jazarpena ere salatu dute aurtengo Razzie sarietan, In Memoriam atalean sexu jazarpenarengatik edota erasoengatik salatuak izan diren aktore, zuzendari eta ekoizleak gogora ekarriz.