RESURRECCION MARIA AZKUE...

sariak... Literatur Sariak banatu ziren pasa den hilean 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen helburu nagusia da idazle gazteak literaturara erakartzea.
Bi genero saritzen dituzte: narrazioa eta olerkia. Horietako bakoitzean, idazle gazteak bi adin tartetan banatzen dira: 11-14 urte eta 15-18. Halaber, epaimahai bi osatzen dira. Aurten, gazteenen lanak Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Antton Irustak epaitu dituzte; eta nagusien idazkiak, berriz, Joseba Butronek, Amaia Jauregizarrek eta Jabier Kaltzakortak. Orotara, 173 lan aurkeztu dira: 11, Araban; 73, Bizkaian; 75, Gipuzkoan; 4, Nafarroan; eta 10, Ipar Euskal Herrian.