Sandra Fernandez Agirre

sandraAktorea

Gustuko duzun filma? The Bridges of Madison County. Izugarria iruditzen zait; ikusten dudan bakoitzean, negar egiten dut.
Zuzendari bat? Paula Ortiz, La Novia egin zuena. Ez diot beste lanik ezagutzen, baina pelikula hori, hango irudiak, poetika… Haren estiloa asko gustatzen zait.
Askotan ikusi duzun filma? Monty Python’s Life of Brian.
Gustuko duzun aktore bat? Meryl Streep eta Aritza Rodriguez.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bi aukerak; baina laguna atsegina bada, hobe lagunduta.
Ikusi duzun azken filma? Handia. Ederra!
Eta ikusi nahi duzuna? Ufa, pilo bat! Three Billboards Outside Ebbing, Missouri; Blade Runner... Ez dago lekurik aldizkarian!