IƱigo Etxezarreta

etxezarreta(ETS)

Berri Txarrak: Eskuak ukabilak (2001)
Disko honekin ezagutu nuen Gorka Urbizuren taldea. Musika gogorra eta ahots garbia izugarri ongi konbinatzen dituela iruditzen zait. Zuzeneko gitarra riffak, hitz sakonak eta energia paregabea... Musikarekin maitemintzen lagundu zidan diskoa, dudarik gabe.

Izaki gardenak: Aurri gara (2015)
Jon Basagurenen diskorik hoberena. Entzunaldi bakoitzaren ostean gero eta gustukoago dituzun disko horietakoa. Erabat lasaitzen eta ongi sentiarazten nauen musika lasaia, ongi egina. Autoan urtebetez izan nuen jarrita!

Kaos Etiliko: No hay agua (1988)
Gutxi iraun zuen taldeak (bi disko besterik ez ditu) oso ongi jorratu zituen ahots melodiak. Arabako musikaren erreferente honek himno ugari sortu zituen 90eko hamarkadan. ETS taldearekin sortutako abestien freskotasuna eta dinamismoaren oinarriak disko honetan aurki daitezke, ziur asko.