Internet

medikuaOsasunarekin loturiko albisteen herena gezurra da

Gezurra osasuntsu dabil sarean. Horixe ohartarazi du, bederen, Espainiako AIES eOsasunaren Ikertzaileen Elkarteak. Datuak ere eman ditu: erabiltzaileen % 60k bilatzen dute osasunari buruzko informazioa Interneten, non hiru albistetik bat faltsua izaten den. Hots, sarean dabiltzan gezurren artean ugarienak osasunarekin lotuta daude. AIES elkarteak jakinarazi duenez, gezur asko txertoen gainekoak izaten dira, baita honako arlo hauekin zerikusia dutenak ere: onkologia, nutrizioa, pediatria eta dermatologia estetikoa. Zergatik daude hain hedatuak osasuna ardatz duten albiste faltsuak? Bada, aipatu elkarteko adituen ustez, osasun kontuek herritar guzti-guztioi eragiten digutelako. Halako informazio faltsuen aurka egin nahian, Salud Sin Bulos (Gezurrik gabeko osasuna) izeneko plataforma (www.saludsinbulos.com) jarri du abian AIESek, beste zenbait elkarte profesionalekin batera. Plataformaren helburua da osasun gaietan benetako informazioa zabaltzea, eta egiaztatua.  Izan ere, adituen ustez, gaur egun informazio gehiegi dago sarean, eta erabiltzaileek ez dute jakiten zerekin fidatu eta zerekin ez. Gainera, osasun kontuei buruzko informazioa ez ei da behar bezala eguneratzen, eta, ondorioz, medikuntzan izandako hobekuntzen berri ez da egoki jasotzen. Hala, elkarteko adituek aholkatu dute albiste harrigarri edota ezohikoen aurrean mesfidantzaz jokatzeko.