Esaera Zaharren Txapelketak, 25 urte

Oihane Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariak izango dira Sopelan apirilaren 28an, Esaera Zaharren Txapelketan atsotitzak bertso bidez iradokitzen. Edizio berezia izango da aurtengoa, 25 urte beteko baitira lehiaketa aurreneko aldiz egin zenetik. Egon adi! Dagoeneko aukeratuta daude 100 atsotitzak, eta egunotan argitaratuko dira AEKren webgunean (www.aek.eus), azalpenekin eta lehiaketan parte hartzeko oinarriekin batera. Izena emateko epea apirilaren 23an amaituko da, baina hobe lehenbailehen hastea taldeak osatzen eta txapelketa prestatzen... Izan ere, lanketa egokia eginez gero, egun ederra igarotzeaz gain, lehiaketa irabazteko aukera gehiago!