Euskararen transmisioaz ariko dira Eibarren

mintegiaAEKren Praktikatu Zerbitzuak Eibarko Eta Kitto! elkarteak antolatzen duen Euskararen Transmisioari buruzko Mintegiaren 8. edizioan hartuko du parte, martxoaren 7an.
Zerbitzuaren koordinatzaile Edorta López Reyk Praktika txikiak, bizipen handiak. Hizkuntza-praktikak aktibaziorako bidean izeneko txostena aurkeztuko du, zerbitzuaren ibilbidea, bolumena, eskaintza eta erronkak azaltzeko. Halaber, azken urteotan jasotako hamaika bizipen, esperientzia eta praktika eredugarriren berri emango du. Beste hainbat txosten eta hizlari ere izango dira bertan; besteak beste: Nerabezaroan euskarari eustea. Zerk finkatzen du transmisioa? (Paula Kasares, UPNAko irakaslea); Arabarra, gaztea eta euskaltzalea… Bai! Eta zer? (Unai Viana, Arabako Gazte Euskaltzaleak taldeko kidea); Ipar Euskal Herrian, zer berri? Transmisioa, ezagutza, erabilera, jarrerak, diskurtsoak… eta etorkizunerako erronkak (Eneko Gorri, Biarrizko Herriko Etxeko euskara teknikaria eta Mintzalasai elkarteko kidea). Mahai-inguru batekin bukatuko da mintegia.