Jon Zubiaga

zubiagaAktorea eta musikaria

Gustuko duzun filma? V for Vendetta. Komikia eta filma gustuko ditut.
Zuzendari bat? Asier Altuna... eta Telmo Esnal. Euskal zinema garaikidean, ezinbestekoak.
Askotan ikusi duzun filma? Blade Runner. Anaia zaharrek bultzatuta ikusi nuen lehenengoz... oinarrizko klasikoa.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Dancer in the Dark. Tragedia larregi musikal batean.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Titanic.
Gustuko duzun aktore bat? Frances McDormand.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Filmaren arabera, baina nahiago lagunduta.
Zinematik atera eta gero... Bakarrik baldin banoa, zigarroa. Lagunduta bada, zigarroa eta garagardoa.
Ikusi duzun azken filma? Cuando dejes de quererme.
Eta ikusi nahi duzuna? The Party.