Igor Arzuaga

arzuagaIzaro, Om: Izugarri gustatzen zait disko hau, uste dut erreferentzia dela musika munduan gabiltzanontzat, eta oso gauza bereziengatik. Oso disko freskoa da. Orain, Izaroren bigarrena dator, eta seguru aski zorrotzak bihurtu gara berarekiko, baina Om diskoa… Zer-nolako modu dotorea hasteko!
Xabier Montoia, Gorraizea: Ufa, a ze disko ona, berezia, originala, heldua… Korda moldaketa horiek, hain garrantzitsuak abestietan, erreferentzia bihurtu dira nire egiteko eran ere; erreminta berri bat banu bezala bizi ditut, disko honetan horren libreak direla entzutean.
Rafa Rueda, Hiri kristalezkoa: Uste dut Rafaren produzitzeko era mugarria izan dela Euskal Herriko egiteko eran, aldatu egin baitu, eta nola, gainera: disko kontzeptual baten bitartez.
Hirurak miresten ditut, eta onena opa diet artista erreferente hauei.