Donostia

kornerKultura eta futbola uztartuko ditu Korner festibalak

Elkargunea eta eztabaidagunea. Kulturaren eta futbolaren arteko lotura hainbat ertzetatik aztertuko du Korner, Kultura & Futbol Festibalak. Otsailaren 19tik 24ra egingo da, Donostian. Zehazki, Anoetako futbol zelaian kokaturiko Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean. Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak antolatua, egitarau “zabala eta askotarikoa” eskainiko du jaialdiak: solasaldiak, emanaldiak, erakusketak, antzerkia... Besteak beste, Futbolaren bideak izenburupean, Xabi Alonso jokalari ohia elkarrizketatuko du Manuel Jabois kazetariak; eta El jugador antzezlana eskainiko dute. Asier Anduezak idatzia eta zuzendua, futbolean tabua den gai bati heltzen dio: homosexualitatea. Antolatzaileek ez dute ekitaldi gehiagoren berri eman, oraingoz, baina euskarazko ekitaldiak ere izanen direla jakinarazi diote AIZU!ri. Egitarau osoa www.korner.eus gunean paratuko dute, aurki.