Arrate Mardaras

arrateHeriok amaitu zituen hiru maitasun istoriorekin natorkizue. Hiru tragedion xarmak harrapatu egin ninduen, eta espero dut zuei ere berdin gertatzea.
Romeo eta Julieta
Zinemara ekarritako bertsioak ahaztu eta Shakespeareren lumaren xarmaz gozatzera gonbidatzen zaituztet. Bihoa ausartenentzat Batita Larrakoetxeak Arratiako azpieuskalkian 1976an argitaratu zuen Erromi ta Yuletxu.
Carmen
Prosper Mériméeren nobela Andaluzian kokatzen bada ere, protagonistak euskaldunak dira: Jose Lizarrabengoa, Elizondoko soldadua, eta Carmen, Etxalarko andre ijitoa. Film asko egin dira, baina agian ospetsuena Georges Bizeten opera da. Guk Asun Garikanoren itzulpena daukagu.
Haur besoetakoa
Jon Mirandek pedofiliaz hausnarketa egiteko aukera emango digu, eta gaitzespena sor dezakeen maitasun istorio bat (gizon helduaren eta 11 urteko neskatilaren artekoa) era ederrenean nola kontatu ahal den erakutsiko digu.