Udako barnetegia % 25 merkeago AEK-ko ikasleentzat

familiaAEKn, dagoeneko prest dira aurtengo udako barnetegiak. Ohi bezala, euskalduntze barnetegiak izango dira Ipar zein Hego Euskal Herrian, eta familia barnetegiak, ibiltariak eta xiberera ikastekoa ere antolatuko dira. Izena emateko epea apirilaren 16an hasiko bada ere, AEK-k eskaintza berezia egingo die bere ikasleei otsailaren 17tik martxoaren 17ra bitartean: aurrematrikula epe horren barruan egiten duenak % 25eko deskontua izango du.
Hego Euskal Herriko euskalduntze barnetegiak (A2, B1, B2, C1) uztailaren 2tik 15era eta 16tik 29ra, uztailaren 30etik abuztuaren 12ra, abuztuaren 13tik 26ra, eta irailaren 3tik 16ra izango dira. Ipar Euskal Herrian, uztailaren 16tik 27ra, uztailaren 16tik abuztuaren 10era eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era.
Familia barnetegiak (B1, B2, C1), berriz, hiru izango dira: uztailaren 2tik 13ra eta 16tik 27ra, eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era. Ibiltariak, oinez zein bizikletaz, data berean egingo dira aurten: uztailaren 16tik 29ra. Azkenik, xiberera ikasteko barnetegia, uztailaren 30a eta abuztuaren 4a bitartean egingo da, Mendikotan.