Le cochon de Gaza

cerdo

Zuzendaria: Sylvain Estibal. Gidoia: Sylvain Estibal. Aktoreak: Sasson Gabai, Baya Belal, Myriam Tekaïa, Gassan Abbas. Frantzia-Belgika-Alemania, 2011.

Istorioa: Bizimodu latza du Jafaar Gazako (Palestina) arrantzaleak. Israelen blokeoa tarteko kostaldetik ia urrundu ezin duenez, ezer gutxi arrantzatzen du. Egun batean, itsasontziren batetik eroritako txerria  trabatuko zaio sarean. Musulmanentzat animalia debekatua da txerria, ezpurutzat jotzen baitu Islamak, eta, ondorioz, makina bat buruhauste eragingo dizkio.
Zuzendaria: Palestinako gatazkari, gai arantzatsu eta konplexuari, heldu dio Estibalek bere lehen filmean, komediaren bidea hautatuta. Ausardiaz eta asmo onez jokatu du, baina halako ur handitan ibiltzeko sobera hankamotz geratu da.
Onena: Zer edo zer aipatzekotan, aktore nagusien lana, txukun antzekoa. Jafarren rola jokatzen duen Sasson Gabaik eusten dio, neurri handi batean, film osoari, baina ez ote da zama astunegia…
Okerrena: Palestinako afera lantzeko komediatik abiatzeak erakargarri egiten du filma. Baina hortxe amaitzen dira aurreikuspen on denak. Une batean, absurdutik jotzen du, baina umore absurdozko komedia zorrotza baino, ez hankarik ez bururik ez duen lan kamutsa bilakatzen da. Bihotz oneko asmo eta mezuak bai, baina fundamentuzko edukirik gabe. Hala, kurrinkak ugariak dira, eta ez, preseski7, txerriarenak...


Eñaut Mitxelena