IƱaki Gurrutxaga

gurrutxaga(Bi Bala)

Berri txarrak: Jaio. Musika. Hil (2005).
Bi Bala taldeko bateria jotzailearen iritziz, hauxe da Nafarroako bandaren diskorik aipagarriena. Juleni diskotzarra iruditzen zaio, eta disko honen bitartez kateatu zen Berri-ren soinuetara.

Dut: Askatu korapiloa (2000).
Pitxu baxu jotzailearen hitzetan, Dut-en lehen diskoa oso ona izan zen; bigarrena, oso ona; eta hirugarren hau, brutala. Abestien konposizioa, soinua... dena da biribila. Diskoa bera ere bai, noski.

Nueva Vulcano: Los peces de colores (2009).
Hauxe nire hautua. Gitarra astintzeko modu berri eta berezia ireki zidaten Vulcanotarrek, eta disko honetan ez dago akorderik sobera. Bateriak melodiak egiten ditu, eta baxuaren berezitasuna ere izugarria da. Magia egitea lortu zuten disko honekin.