Bi aroren arteko mugarri

baiBai Euskarari
Askoren Artean
Euskaltzaindia, 1978

Aurten beteko dira 40 urte disko hau argitaratu zenetik, eta, hortaz, memento egokia izan daiteke berreskuratzeko. Bai Euskarari kanpainaren amaiera ekitaldiko pasarterik entzutetsuenak jasotzen ditu zuzeneko bilduma honek, baina hori baino gehiago ere bada: Ez Dok Amairu taldeak, kantautoreek, folk kutsuko joerek eta xede politikoek bereizitako etapa baten bukaera, bi aroren arteko mugarria, testamentua. Horrek ez du esan nahi hemen agertzen diren artistek geroago ez zutenik gauza interesgarriak egin; hor dugu Mikel Laboaren adibidea (disko honetako ekarpenik zirraragarrienetakoa), edo Oskorrirena. Halere, disko honen ostean ezer ez zen berdina izango. Urko eta Gontzal Mendibilen alderdirik politikoena, Lupek Monzonen Irabazi dugu kantua oinarri egindako bertsioa (Urkorena baino hobea, nire ustez), Lete, Valverde (ikaragarria Euskal kantuen mezua), duela gutxi hildako Joxan Artzeren parte hartze harrigarria eta beste gauza bitxi asko dakartza disko bikoitz honek.
Gotzon Hermosilla