Diaspora

diasporaZabalik da Valentziako euskal etxeek antolaturiko gutun lehiaketa

Bosgarren urtez, Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa antolatu dute Euskaltzaleok eta Laurak Bat Valentziako euskal etxeek. Euskara sustatzeko eta zabaltzeko lanean, helburu bikoitza du lehiaketak: batetik, Valentziako euskal etxeetako euskara ikasleen motibazioa bultzatzea; bestetik, munduko euskal komunitateari parte hartzeko aukera ematea. Horrenbestez, bi kategoria izango ditu lehiaketak: euskara ikasten ari diren lagunei eskainitakoa eta euskara normaltasun osoz erabiltzen dutenei begirakoa. Batean zein bestean, edozein euskalkitan idatzitako gutunak onartuko dituzte, gaia norberak hautatuta. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an amaituko da, eta irabazleek euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material sorta bana eskuratuko dute. Idazlanak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali behar dira. Halere, aurretik lehiaketaren baldintza guztiak ezagutzea komenigarria denez, jo webgune hauetara:  www.euskaltzaleok.net eta euskaletxeavalencia.com. Zeren zain zaudete?