Euskara

uzei2017an hizpide izan diren hitzen zerrenda osatu du UZEIk

Azken urteotan egin izan duen legez, iaz jende askoren ahotan ibilitako hitzen zerrenda osatu du UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak. Hitz berriak dira batzuk, eta aspaldikoak izan arren, azkenaldian mintzagai izan direnak beste batzuk. Zahar nahiz berri, UZEIko kideen arreta piztu dute. Hartara, zerrenda osatu dute hitzokin, 2017ko hainbat gertaera gogora ekartzeko eta, batez ere, “hitzek eta hiztegiek gure eguneroko bizitzan duten garrantziaz ohartarazten” laguntzeko. Honako hitz edota esamolde hauek ageri dira aipatu zerrendan: arzalpen; hepa; berri faltsuak; jingoismoa; Jabiergorosabel; Molière klausula; kalimotxoa; balea urdina; ramsomware; aporofobia; telebistaren gurpila; leptospirosia; mutiloiak; sedizio edo albaramendu; lapiko-jotzea; DUI; gurasozurtz; norobirus; eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handiak entzuleen gogoan ongi iltzatuta utzitako erkin. Hitz edota esamolde bakoitzaren esanahi eta azalpenak ezagutu nahi? Erraza duzue: jo ziztu bizian UZEIren webgunera (www.uzei.eus), ongi baino hobeto ageri baitira bakoitzaren nondik norakoak.