Eneko Longarte (Emon)

eneko

Rhythm and Repose (Glen Hansard, 2012)
Nire artistarik berezienetako bat da ONCE filmean ezagutu nuenetik, musika egiteko momentuan sentitzen duena adierazteko gai delako. Zuzenean ikustera joan edo bideoak ikustea gomendatzen dizuet. Abesti oso hunkigarriak ditu, Bird of sorrow, adibidez, edo ONCE filmaren diskoko Leave, Say it to me now edo When your mind's made up.
The Sun Is Always Brighter (Joshua James, 2008)
Ahots gozo eta musika lasaia; horrelako musika lasai asko entzuten dut. Momentu on eta politak pasatu nituen disko honekin eta beti daramat gogoan.
Duna (Sorkun, 2005)
Alde batetik, Sorkunen ahots miresgarria daukagu, eta, bestetik, musikalki konposaketa ona. Kalitate handiko diskoa da.
Tucara (2009)
Betidanik izan naiz O'funk'illo, “funky andaluz embrutessío”, taldearen jarraitzailea. Honen bidez ezagutu nuen Andreas Luz eta Alba Molinaren ahotsekin jorratutako proiektua, besteak beste, funk, flamenko eta jazz erritmoen fusio interesgarria.