Iruñerria

hiztegiaHiztegitxoak lagun, merkataritzan euskara bultzatu!

Erosketak egiteko orduan euskararen erabilera bultzatzeko, Euskara Merkataritzara kanpaina jarri dute abian Iruñerriko 11 udalerrik. Zehazki, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Gares, Oltza Zendea, Uharte eta Zizur Nagusian garatuko da egitasmoa. Prozedura erraza da: udalerri horietako 301 saltokitan, 25.000 hiztegitxo banatuko dituzte, bost motatakoak (koloreei esker bereizten dira). Urtarrilaren 31ra bitartean banatuko dituzte merkatariek, eta bezeroek kolore bakoitzeko hiztegitxo bana bildu beharko dute. Guztiak bildutakoan, argazkia atera eta 692730246 telefono zenbakira bidali beharko dute, Whatsapp bidez. Hala, 100 euroko 3 sariren zoketan parte hartu ahal izango dute (zozketa otsailaren 15ean egingo dute). Bistakoa denez, kanpainak ez du inolako zailtasunik. Beraz, Iruñerrikoak bazarete edota inguru horretan bazabiltzate, erosketak egiterakoan har ezazue kontuan: diru-zorroa astindu, eta euskara mingainean hartu. Ez zaizue damutuko!