Argazki lehiaketa irabazi du Bat-zuk izenekoak

argazkiGarazi eta Baigorriko AEKn urtero egiten duten argazki txapelketa pasa den hilean burutu zuten, abenduaren 15eko afariarekin. Ikastalde guzien artean 15 argazki aurkeztu zituzten lehiara, bete beharreko bi irizpideak kontuan hartuta: “elkartasuna” gaia aipatu eta berde kolorea agertu. Epaimahaia Garaziko B1 mailako ikasleek osatu zuten, aurreko  lehiaketa irabazi zutelako. Argazkirik ederrena atera zuen taldearen izena Gau Eskolako Gabonetako aipatu afarian ezagutarazi zuten: txapelduna Garaziko A1-2 mailako taldearen argazkia izan zen, eta Bat-zuk eman zioten izenburua. Argazkian ikus dezakezuen bezala, sagardo botilak eta epaile-ikasleek idatzitako bertso polit bana jaso zuten sarituek.