Bost saski ikasleak zoriontzeko

sariaGabonetako oporrak hartu aurretik, ikasleen jarrera zoriondu nahian, bost saski zozkatu zituen AEK-k. Otzara bakoitzean, opari hauek aurkitu zituzten zorioneko ikasleek:  Tripontzia loteria billetea, 20. Korrikaren jantziren bat edo beste, Errigora produktuak eta bi lagunendako otordua Uxarte sagardotegian. Hauek izan ziren saridunak: Francis Yanez (Itsasuko Gau Eskola), Pilar Abadia (Gasteizko Aixkiria AEK), Jose Antonio Arribas (Bidasoako AEK), Jose Ignacio Gonzalez (Tafallaldeko AEK) eta Nerea Bidegain (Ermuko Kaltxango AEK).