Laudion ere euskaraz

laudioErosi Laudion eta egin argazkia euskarari kanpainako sariak banatu zituzten pasa den hilean. Lau sari eman ziren Laudioko Udalak, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak eta Berria egunkariak antolatutako lehiaketan: argazki onenarena (argazki kamera, 200 € Laudioko establezimenduetan gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza) Leire Urquijok eskuratu zuen; Cristina Molinak 100 €  irabazi zituen Laudioko dendetan gastatzeko, baita Berriaren asteburuko harpidetza ere, bozkatu dutenen artean egindako zozketan; Laudioko Berrialagun diren dendetan 1.000 € gastatzeko txekea Inmaculada Mendietak lortu zuen; eta Irrintzi Euskal Jantzi dendak irabazi zituen 500 €, Berria egunkarian publizitatean gastatzeko.