En Tol Sarmiento, disko berriarekin euskalduntzen

ets

En Tol Sarmiento taldeak bere hirugarren diskoa plazaratu du: Zure mundua (Baga-Biga). Bada berrikuntza bat aurreko biei dagokienez (Vendimia seleccionada 2008an eta Hacia la Luna 2012an), honako honetan hamabi kantutik zazpi euskaraz egin baitituzte, nahiz eta taldekide gehienak errioxarrak izan. Horrela eskertu nahi izan dute Euskal Herrian orain arte izandako harrera beroa.  Estiloari dagokionez, ordea, lehengoari eutsi diote: konpromisoa hitzetan eta ska doinu alai eta dantzagarriak musikan, nahiz eta tartean balada hunkigarriren bat txertatu. Soinu landuagoa bilatu dute grabaketan, baina freskotasuna galdu gabe. Azkenean, soinu zuzena aurkitu dute, kontzertuetan indartsuagoa bihurtuko dena. Izan ere, zuzenekoak oso garrantzitsutzat ditu ETS taldeak. Momentuz, hitzartu ditu batzuk disko berria aurkezteko: Izarran apirilaren 5ean, Zornotzan 12an eta Gasteizen 25ean; maiatzean,  3an Bakedanon eta 23an Abanto Zierbenako Las Carreras auzoan.