Star Wars: The Last Jedi

starwars


Zuzendaria: Rian Johnson. Aktoreak: Daisy Ridley, John Boyega, Adam Driver, Oscar Isaac, Mark Hamil, Carrie Fisher, Kelly Marie Tran. AEB, 2017.

Istorioa: Lehen Ordenari aurre egiteko Leia Organa jeneralak gidatzen duen erresistentzia kinka larrian da: Lehen Ordenaren indarrek jazarrita, azken muturreko ekintza heroikorik ezean, suntsituak izango dira. Aldi berean, Rey erresistentziakide gaztea Luke Skywalker azken Jediaren bila dabil.
Saga: Filmak bata bestearen atzetik kateatzearen ondorioz, dagoeneko etxe ondoko janari-denda bezain ezaguna zaigu abentura ugariren jokaleku den urrun-urruneko galaxia famatua. Nolanahi ere, eta zale sutsuek inolako azalpenik beharko ez duten arren, komeni da gogoratzea: 2015ean J.J. Abramsek zuzendutako Star Wars. Episode VII: The Force Awakens filmari jarraipena ematen dio, sagan aurrera eginda.
Onena: Aurrekoen ohiko osagaiekin, orain arteko sagako pelikula luzeena izanda ere, krispetak bezain errez irensteko modukoa da, entretenigarria.
Txarrena: Saihetsezina da folletoi galaktiko kutsua hartzea. Indarrak lagun diezagula, luuuuuze joko du eta.
EƱaut Mitxelena