Tristtan Mourguy

tristanLumi: Lumi (2015)
Donibane Ziburuko bikoteak adigai berri bat sortu du: Nahia Zubeldiaren mugagabeko ahotsaren eta bere gitarra elektriko abilki saturatuen gainean, Manu Mathysek unibertso elektro liluragarri bat eraiki du (zuzenean). Neurribiderik gabe entzutekoa da!
Zezenaren taldea: Patatra (2017)
Iparraldeko musikari gazte horiek beren «herria» sortu dute. Askotariko eraginak xarmanki nahasten dituzte. Umorez beteriko kantak dira, baina maila handiko musikariek emanik! Zuzenean, mozorroturik agertzen dira, eta egiazko «show»a eskaintzen dute!
Pelax: Talkak egiten du didaktika (2017)
Niretzat, aurtengo zafraldia! Harritzekoa da donostiar gazte horiek Berako Iñigo Irazokiren estudio analogikoan grabatutako urrezko pipita hori! Pelaxen ahoskera bereziak eta bere idazteko molde naturalak gozamenera eramaten gaituzte, hainbat ustekabe zeharkatuta. Benetan hutsezina!