‘Goldsmithen ikaslea’ kaleratu du Joxean Agirrek

agirre

Kenneth Goldsmith-ek (Freeport, New York, 1961), “idazketa ez sortzailea” sustatzen duen idazle eta poetak, ikastaro birtualak eskaitzen ditu Pennsylvaniako unibertsitatetik. Horietako batean eman du izena Joxean Agirreren azken eleberriko protagonistak. Liburuzaina bera, nobela bat idazten hasiko da irakasle estatubatuarrak gidatuta eta gaztetan jazo zitzaion gertakizun batean oinarrituta: Donostian hitzaldi bat emateko paperen bila etxera joan, eta bi morroirekin aurkitu zuen ohean orduko neskalaguna. Hiru plano harilkatzen dira, umorez, Agirreren nobelan: protagonista eta narratzailea den liburuzainaren fikziozko istorioa, literatura ikastaroko gorabeherak eta idazlegaiak emaztearekin duen harremana. Hain zuzen ere, emazteak ez du uste eleberri bat idaztea oso gauza zaila izango denik, berari bata bestearen atzetik bururatzen baitzaizkio tramak. Ez du inondik ere ulertzen zertarako behar duen senarrak New Yorken bizi den irakasle baten laguntza...


 

arrienNEREA ARRIEN lekeitiarraren lehenengo nobela plazaratu du Erein argitaletxeak: Hirutter. Izenburuak iradokitzen duen legez, Whatsappek, Twitterrek eta sakelako telefonoek markatzen dute narrazioaren tempusa hiru protagonista dituen nobelan. Martinek, Garik eta Inesek osatzen duten hiruki “perfektuaren” erpinean dago neska, bataren eta bestearen sexu (eta maitasun) oldarrak zorabiatzen. Haatik, inork ez du bere eskuetan harreman gatazkatsu horretarako irtenbiderik, ez baldin bada bakea sinatzea ordura arte gerra baino izan ez den bizitzarekin. Izan ere, iragan petralak bereizitako arrastoan daude hirurak saretuta. Eta iragana nota atsekabetuz idatzitako pentagrama da, musika frenetikoa eta pausarik gabea.

 

 

 

jaikoenJAINKOEN ZIGORRA
Alberto Ladron Arana
Elkar, 2017

Olivier eta Peio Idiart anaia baxenabartarren hilotzak agertu dira mendian, itxuraz erritu azteka bati jarraiki sakrifikatuak. Foruzaingoak hartuko du kasuaren ardura, jendarmeriarekin elkarlanean. Ikerketan aurrera egin ahala, ohartuko dira hilketaren xehetasun ankerren atzean buru hotza eta ahal handiak dituen norbait dabilela. Leire Asiain inspektorea krisi pertsonal larrian harrapatu du kasuak, iraganeko mamuen erasoak saihesteko nondik nora jo ez dakiela.

 

herejeenHEREJEEN ALABA
Ander Berrojalbiz / Joseba Sarrionandia
Pamiela, 2017

Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatuko da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du; haien artean, haur bat, herejeen alaba. Hori da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua, liburu honi hasiera ematen diona. Zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora eramango gaitu errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen narrazio honek.