Euskararen Eguna

euskaraldiaOspakizunetik harago joateko eguna

Abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Hain egun esanguratsuaren ingurumarian, makina batĀ  jarduera antolatu dute Euskal Herrian mota orotako eragileek: kultur ekitaldiak, hitzaldiak, bilkurakā€¦ Era berean, euskarari buruzko adierazpenak ere ez dira gutxi izango. Ongi etorriak bitez hitzak eta ekintzak, hutsalak ez diren bitartean. Alde horretatik, azken urteotan antzematen ari dira euskarari bultzada emateko asmo berriak. Iaz, esaterako, EAEko erakundeek eta euskalgintzak adierazpen eta ekitaldi bateratuak egin zituzten. Halaber, nabarmentzekoak dira azken bi urteotan euskaldunak aktibatzeko Euskal Herriko hainbat herritan egin eta ugaritu diren ekimenak. Hain zuzen, egitasmo horiek Euskal Herri osora zabaldu nahian, hizkuntza ohiturak aldatuz herritarrak aktibatzea helburu duen Euskaraldia ekimena aurkeztu dute hainbat eragilek eta erakundek, eta bertan parte hartzeko dei bateratua ere egin dute. 2018ko azaroaren 28tik abenduaren 3ra egingo da, eta 11 egunez euskaraz egitea sustatuko du. Urte osoko bidea du aurretik, eta lan handia. Baina, bien bitartean, aurtengo Euskararen Eguna ere ospatu beharko da!