Iñaki Palacios

inaBerri Txarrak: Libre ©
Txikitan hasi nintzen talde honen musika entzuten, eta, gaur egun ere, kaleratzen duen abesti berri bakoitzak aho zabalik uzten nau. Badirudi, 20 urte hauetan, ilusioa eta jotzeko gogoa ez dituztela alde batera utzi ezta memento batez ere, eta hori eskertzekoa eta txalotzekoa da. Indarra eta melodia oso zainduak batzen dituen taldea da, nire ustez, nire nortasunaren irudi gisa.

Leiva: Diciembre
Deskonektatu nahi dudanean, gitarra hartu eta bere abesti guztiak jotzen ditut. Zuzenekoetan ere, nahiz eta estatuan goi mailako artista den, sentimendua eta hurbiltasuna sentitu izan ditut bere kontzertu bakoitzean.

Jonah Blacksmith
Aurkitu dudan azken taldea izan da. Popa eta folka batzen ditu talde danimarkarrak. Datozen urteotan, gertutik jarraituko dut, eta seguru nago hemendik gutxira oso ezagunak izango direla.