Neguan tapakia bezala

muguruzaLeiho bat zabalik
Jabier Muguruza
Mara Mara 2017

Azalberriturik dator Jabier Muguruza bere azken diskoan, Leiho bat zabalik izenekoan. Lasai egon daitezke haren zaleak, hemen betiko Muguruza topatuko baitute, baina egia da bestelako moldea aukeratu duela oraingoan bere kantu intimista eta barnekoiak atontzeko: batez ere, Ander Mujikaren gitarra, gordina bere biluztasunean; eta, tarteka-marteka, CarasueƱo izen artistikoaz ezagunagoa den Javi Vicenteren ukitu elektronikoak. Emaitza disko sotila da, minimalista, gozoa, Muguruzaren aurreko lanak baino garaikideagoa -niri Migala, Diariu eta horrelako proposamenak ekartzen dizkit gogora-, neguko igande arratsalde tristeetan tapaki baten azpitik entzuteko aproposa: epeltasuna itzuliko digun babesleku abegikor bat. Horrez gain, ohi bezala, euskal poetarik onenetako batzuen laguntza izan du kantuen hitzak sortzeko.
Gotzon Hermosilla