Judit Ruiz de Munain

juditDenetarik irakurtzea gustatzen zait, eta, haurrak dauzkadanez, haiekin ere irakurtzen dut. Hala, hasteko, Puka, erleak eta traktoreak, Jokin Mitxelenarena, gomendatuko dut. Familia baten abenturak txakur baten ikuspegitik, dibertigarria eta ikasbiderik gabea, marrazki onak eta gertakizun xelebreak.
Bigarren liburua, uda honetan irakurri dudana, Patxi Zubizarretaren Erantzuna haizean dabil. Liburu ilustratua da hau ere, 80ko hamarkadan kokatua dagoen istorioa. Patxiren liburuko pertsonaiak Bartzelonan zeudenean, ni Aguraingo institutuan nengoen, eta 17 urte inguru neuzkan, pertsonaia nagusien moduan. Detaile txiki guztiak oroitzapenak izan dira niretzat.
Uste dut 80ko hamarkadan irakurri nuela Pako Aristiren Kcappo. Tempo di tremolo. Lehen hezkuntzan euskaraz Pernando Amezketarraren liburua irakurri eta gero, Kcappok erakutsi zidan badagoela harrapatzen zaituen euskarazko literatura. Familien arteko tirabirak eta pertsonaia oso indartsuak dauzka. Niretzat aurkikuntza bat izan zen.