Azoka, Durangotik at

ahotsenea

Ez, ez dugu burua galdu. Azaroan gaude, eta jakin badakigu Durangoko 52. Azoka abenduaren 6tik 10era izango dela, Durangon bertan. Haatik, 52. Azoka martxan da dagoeneko, baina ez Durangon. Sormenaren lurraldea DA! lelopean, herriz herri dabil Azoka, irailetik. Izan ere, Ahotsenea Sortzaileen guneak 10 urte bete dituela-eta, haren urteurrena ospatzeko eta kulturaren plaza zabaltzeko, lehen aldiz jarduerak antolatu ditu Azokak Euskal Herriko hainbat txokotan. Abendura bitartean, erakusketa ibiltariak eta musika emanaldiak izango dira han-hemenka. Batetik, urteotan egindako 25 argazkiekin erakusketa antolatu du Ahotseneak, Txelu Angoitia, Saioa CabaƱas Gau Ilunak eta Joseba Barrenetxea argazkilarien irudiak eta hainbat sortzaile eta kazetariren gogoetak uztartuta. Bestalde, lau kontzertu antolatu dituzte beste hainbat tokitan. Jarduerokin, Azokan gertatzen dena Euskal Herrian barrena erakutsiko dute, eta, aldi berean, bisitariak Durangora erakartzeko baliatuko dute, sormenaren lurraldea, kultura oinarri eta euskara ardatz duena, mugarik gabeko lurraldea dela erakusteko.

Hurrengo emanaldiak azaroaren 3an eta 16an izango dira. Hurrenez hurren, Gasteizen Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga
musikariak eta idazle bat izango dira; eta Azpeitian Gorka Urbizu musikaria eta Gotzon Barandiaran idazlea.
Argazki erakusketa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean ikusi ahal izango da, azaroaren 3tik 19ra, eta Azpeitiko
San Agustin kulturgunean, azaroaren 20tik abenduaren 3ra.