Ahalduntzea

bamZazpi egunez euskaraz Baionan, Angelun eta Miarritzen

Azaroaren 27tik abenduaren 3ra, zazpi egunez euskaraz biziko dira Baiona, Angelu eta Miarritzeko hainbat herritar, BAM ekimenaren baitan. Zazpi egunez euskaraz, euskal hiztunak bateratu eta ahaldundu daitezen. Euskal Herriko hainbat herritan garaturiko esperientzien ildoari heldu dio BAM ekimenak. “Herritarrek abiatua eta hiztunek altxatua”, bi helburu nagusi izango ditu: hiri ingurunean hiztun gisa erosoago bizitzeko tresnak ematea eta euskara ikusgai bilakatzea. Horretarako, euskaraz jarduteko konpromisoa hartuko dute ekimeneko parte hartzaileek. 450 hiztun batu nahi dituzte antolatzaileek. Bi taldetan banatuko dituzte: Ahobizi eta Belarriprest direlakoetan. Batzuek zein besteek euskara izango dute oinarri; euskaraz biziko dira, eta ingurukoei euren hautua “pedagogiaz” azaltzen saiatuko dira. Hori bai, Belarriprest-ekoek malguago jokatu ahal izango dute elkarrizketetan, frantsesa ere baliatuta. Euskaldunentzat, euskara ikasten ari direnentzat edo ulertzen dutenentzat da BAM, eta parte hartzeko izena eman behar da, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Ekimenaren leloak dioen antzera, Baietz lortu!