Oihan Lopetegi

oihanOihan Lopetegi
Aktore eta abeslaria

Gustuko duzun filma? Zaila da bat aukeratzea... Burura datorkit Celda 211. Zinema-aretoan begirik kendu gabe egon nintzen.
Zuzendari bat? John Cassavetes.
Askotan ikusi duzun filma? La comunidad.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... The Godfather. Ona da, baina beti lo hartzen dut...
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Steven Seagal ateratzen den edozein! Nolatan egin ditu hainbeste film?
Gustuko duzun aktore bat? Asko daude, baina niretzat gozamena da Leonardo DiCaprio lanean ikustea, asko ikasten dut. Manuela Vellés ere asko gustatzen zait.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Berdin zait. Bakarrik joateak bere xarma dauka.
Zinematik atera eta gero... Pelikulari 10.000 buelta eman, sushiarekin bada hobeto.
Ikusi duzun azken filma? Tonari no Totoro.
Eta ikusi nahi duzuna? Asier ETA biok. Zarautzen bota zuten duela gutxi solasaldi eta guzti. Pena eman zidan joan ezin izanak.