Gabriel Ocina

ocinaAktorea

Gustuko duzun filma? Asko! La grande bellezza, adibidez.
Zuzendari bat? Superintelektual geratuko da, baina Ingmar Bergman.
Askotan ikusi duzun filma? Blade Runner. Buruz ere badakizkit elkarrizketa batzuk, ai ama!
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Ez naiz sekula aretotik ateratzen filma bukatu arte, baina  Dead Man filmaren erdian lo seko geratu nintzen.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Hizketan ari den bikote edo kuadrilla baten ondoan esertzea. Ezin dut horrekin…
Gustuko duzun aktore bat? Zaila... Kate Winslet eta Michael Fassbender.
Ikusi duzun azken filma? Azken-aurrekoa aipatu behar: Blade Runner 2049, jakina! Azkena, The Snowman.
Eta ikusi nahi duzuna? Handia estreinatu berria.