Iker Alvarez

iker(Garilak 26)

Devil came to me (Dover)
Bederatzi urterekin, punk-rockaren indarrarekin egin nuen talka. 1997. urteko diskorik entzunenetakoa izan zen, eta ni neu guztiz harrapatu ninduten propio bilatutako soinu zatarrak, gitarra elektrikoen hotsak, abeslariaren ahots apurtuak eta erritmo azeleratuak. Marrazki bizidunen kantuetatik rockera salto eginarazi zidan.
Zoramena (Gatibu)
Dudarik gabe, nire nerabezaroko diskorik entzunena izan zen. Sarduik eta konpainiak erakutsi zidaten bazegoela rock&rolla euskaraz egitea, eta gitarra jotzen ikastera bultzatu ninduten. Diskoaren instrumentazioa eta konponketak aipatzekoak dira, eta baiezta daiteke Euskal Herriko gazteriarekin bete-betean konektatzea lortu zutela.
Sound and Color (Alabama Shakes)
Hitz bakarrean: biribiltasuna. Dinamika, koloreak, efektuak, ahots birtuosoa eta produkzio ezin hobea. Belarrietarako plazer hutsa.