Miren Garate

garateGustatzen zaizkit bestelakoak ere, noski, baina benetako gertaera edo bizipenei buruzko liburuek erakarri ohi naute gehien. Halakoxea zen irakurri dudan azkena ere: Bidean ikasiak (Pamiela, 2017), Arantxa Urretabizkaiarena. Bihoakie nire esker ona alarde parekidearen aldeko urratsak egitera ausartu ziren haiei guztiei.
Zer pentsatua ematen duen liburua ezinbestean da gomendagarria, eta horregatik dakart hona Aldamenekoa (Elkar, 2012), Ainara Gorostizuk idatzia. Hamaika etorkinen bizimodura gerturatzen gaitu, euskara ezin dotoreagoan.
Aldatze aldera, erabat ezberdina hirugarren liburua, haur literaturakoa. Ez dakit nolatan iritsi zen nire esku artera, baina bete-betean harrapatu ninduen Ramon Olasagastiren Sugaar-ek (Elkar, 2014). Ezin lorik egin Ekiri eta haren lagun Martxeli Lindozuloko potzuan zer gertatu zitzaien jakin arte.