Osasuna

dutxaEguzkitako krema emateko  “dutxa” sortu dute

Krema potoa etxean ahaztu izana ez da aitzakia hondartzan eguzkitako krema ez emateko. Ez, behintzat, Sunprotect&Refresh izeneko tramankulua duten hondartzetan. Dutxa moduko tresna da, eta 20 segundoan gorputza eguzkitako kremarekin lainoztatzeko aukera ematen du, euro baten truke. 25eko babes faktorea du tramankuluko kremak. Izen bereko enpresak merkaturatu du Sunprotect&Refresh, eta oraingoz hamahiru ipini dituzte martxan: zazpi Herrialde Katalanetako zenbait hondartzatan eta ur-parke batean, bi Andaluziako parke tematiko batean, eta beste lau Portugalen. Aski jakina da eguzkia hartzerakoan babes neurriak hartu behar direla, batez ere azaleko minbizia saihesteko. Babes neurri horien artean, eraginkorrena eguzkitako krema ematea da. Sortzaileek azaldu dutenez, “dutxa” berezien bitartez jendeak merke eta erraz eskura dezake krema eguzkia hartu ohi den lekuetan: hondartzak, igerilekuak... Jakina, krema aldean eramanda halakorik ez litzateke beharko, ezta Iduzki denean herri kantuak dioenari kasu eginez gero ere: Iduzki denean, zoin den eder itzala!