Oparitu euskara ikastea

AEK-ko edozein ikaslek dauka aukera, irailaren 22ra bitartean, opari eder bat egiteko lagunen bati: euskara ikasteko matrikula doan. Horretarako, nahi beste lagunen izenak proposa ditzake, AEKren webgunean aurkituko duen fitxa beteta. Jasotzen diren izen guztien artean, 2017/18 ikasturterako matrikula bat zozkatuko du AEK-k, eta irabazlea gonbidatu duen ikasleak ere izango du saria: % 50eko beherapena bere matrikulan. Irailaren 27an jakinaraziko ditu AEK-k irabazlearen eta hari gonbita egin dion AEKidearen izenak. Hala, Zu eta biok euskaraz, ederra kanpainari esker, bi lagunek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera handiagoa izango dute aurrerantzean.