Patricia Urrutia Urieta

patriciaAktorea

Gustuko duzun filma? Smoke.
Zuzendari bat? Wim Wenders, Coen anaiak...
Askotan ikusi duzun filma? Marx anaien Duck Soup.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen… The Lord of the Rings.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko… Kiki, el amor se hace. Aktoreak oso ondo egon arren, eta Paco León oso gustuko izan arren, filma ikusita berdintasun ikastaro bat egitera animatuko nuke.
Gustuko duzun aktore bat? Tomy Lee Jones eta Carmen Machi, besteak beste.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara pozik.
Ikusi duzun azken filma? Despicable Me 3, ondo lagunduta.
Eta ikusi nahi duzuna? Pablo Bergerren Abracadabra.