Juncal Altzugarai

juncal(Mushkume)

Eneritz Furyak: Eneritz Furyak (2017)
Ez da egunero entzuten dudan diskoa, baina oso berezia da niretzat. Melodia sinpleak diruditen arren, kanten egitura, soinua, erritmoa, ahotsa bera… desberdinak dira, gordinak, grinen lekura eramaten nautenak. Proposamen ausarta Eneritzena!

Siroka: Ura (2016)
Autoan ezin ozenago entzuteko moduko diskoa dut. María Riveroren ahotsaren kadentziak intimitatera naraman arren, haren bozaren indarrak eztanda egitera gonbidatzen nau, banda osoarekin batera. Kanten hitzek ukitu egiten naute. Konpromisoa ildo nagusi.

Iratxe Mugire: La piel transparente (2016)
Musika freskoa, edozein unetan aditzeko diskoa. Iratxeren ahotsa hain da eztia eta samurra, ez duzu espero bat-batean bere alde basatia ateratzen duenean, hitzetan zein melodietan. Delikatua eta goxoa.