Gerrak ez du emakume aurpegirik

gerrakSvetlana Aleksievtx
Itzultzailea: Iker Sancho
Elkar, 2017

C1 maila

Gerra hitza entzuten dugunean, gizonak irudikatzen ditugu; gizonak lubaki eta leherketa eta tiro eta lokatz artean arrastaka. Gerrari buruz pentsatzen jarraituz gero, emakumeak ere agertuko zaizkigu; emakumeak etxean zain (gizonen zain, jakina), negarrez eta bortxatuko dituzten beldurrez. Liburu dokumental honetan ikasi dut, ordea, emakume asko egon izan dela gerretan, baita lehen lerroan esaten zaion horretan ere. Tiroka, bai. Hala ere, ezer gutxi dakigu haiei buruz, historia liburuetan eta filmetan ia ez baitira agertzen.
Bigarren Mundu Gerran, milioi bat emakume egon ziren sobietar armadan, eta horiexek dira liburuko protagonistak; izan ere, Svetlana Aleksievitx idazleak emakume haien ehunka lekukotza bildu zituen, eta liburu batean batu. Gizonen gerra hamaika aldiz entzun ondoren, emakumeen gerraren historia egin nahi izan zuen, eta lortu ere lortu zuen.
Diskurtsoak aldatzea edo ugaritzea da kontua. Gerra hartan (edo beste edozeinetan) egon ziren gizonezkoen diskurtsoa da hedatu zena, gaur ere zabaltzen den horixe, eta horrek gerraren inguruko diskurtso bakarra egotea ekarri zuen: gizonen diskurtso hegemonikoa besterik ez herritartzea.
Bada, emakumeen gerraren historia bilduta eta hedatuta, diskurtso bakar hori desagerraraztea lortu du Aleksievitxek, eta, berak dioen moduan, baita gerraren eremu gizatiarra harrapatzea ere.
Alaitz Andreu Eizagirre